Eva Sangiorgi zine-programatzaile gisa aritu da 2004az geroztik, Latinoamerikan eta Mexikon esperientzia handia izanik. FICUNAM sortu zuen, Mexikoko Unibertsitate Nazionaleko Nazioarteko Zinema Jaialdia, eta 2011tik 2018ra zuzendu zuen. Artisten filmen proiektuak garatzen lan egin du, eta 2016an BRAVA Cinema banaketa-konpainia sortu zuen. 2018tik, Viennale Vienako Nazioarteko Zinemaldiko zuzendari artistiko berria izan da. Gaur egun, Tabakaleran dagoen Elias Querejeta Zine Eskolako irakaslea ere bada.
Tabakalera-Denbora Tabakalerak ekoitzitako ikus-entzunezko proiektua da, Labe, Zineuskadi, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, EQZE Zine Eskola, Donostiako Zinemaldia eta Kutxa Kulturaren partaidetzarekin.
# Godard, zinema, jaialdia, unibertsitatea, programazioa, Austria, sormena, arriskua, berdintasun soziala, hezkuntza, ekoizpen zinematografikoa, kritika, sustapena, hedapena, publikoa, komunitatea, Ikusmira berriak, erakusketa, irakaskuntza.