Hauxe duzue Jon Garaño, Joxe Mari Goenaga eta Aitor Arregi zine zuzendariekin #TabakaleraDenbora seriearen baitan egindako saioa. Besteak beste, “Handia”, “Loreak” edo “La trinchera infinita” filmeen zuzendariek euren hastapenak, lan-egiteko moldeak eta zine-eskolei buruz duten iritzia plazaratu dizkigute saio honetan.
Tabakalera-Denbora Tabakalerak ekoitzitako ikus-entzunezko proiektua da, Labe, Zineuskadi, Etxepare Euskal Institutua, Euskadiko Filmategia, EQZE Zine Eskola, Donostiako Zinemaldia eta Kutxa Kulturaren partaidetzarekin.
# Prestakuntza, Donostia Zinemaldia, Larrotxene, Juanmi Gutierrez, Sarobe, film laburra, platoa, ETB, proiektua, gidoia, inspirazioa, eztabaida, filmaketa, muntaia, publikoa, zinema eskola, EQZE, Euskadiko Filmategia.