Emaitzak: 0
| |

Zientzia hiria 2022 | Pepper

UPV/AHUko RSAIT ikerketa-taldeak garatutako Pepper robotaren aurkezpen-bideoa. Laborategitik telefono mugikor bidez egindako zuzeneko dei bat simulatzen du. Donostia Zinemaldian, Anoetako Belodromoan, eskolentzako zinema-saiorako egin zen, 'Zinema Hiria, Zientzia Hiria' lelopean.
'Ikastetxeak Belodromoan' 2022 Donostia Zinemaldiak antolatu du, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin. Diseinu grafikoa eta aurkezpen eszenikoa Morgancreak diseinatu zituen.