Euskadiko Orkestraren Musika Gela dibulgazio-programaren "Misterioa" ikuskizuna grabatzea eta argitaratzea, haurrei zuzenduta.
Proiektu honetan, melodia soilak proposatzen dira, baina, misterioak misterio, oso ospetsu egin direnak; adibidez, Beethovenen alaitasunaren oda. Musika enigma hutsa da! Gure musikarien eskutik, musikaren mundu misteriotsuan sartuko gara.
W.A. Mozart, L.V. Beethoven, C. Debussy, J. Buys eta P.I. Tchaikovskyren lanak biltzen ditu.