Vive la fete talde belgikarra Electroclash azken musika mugimenduaren barruan kokatzen da, Chicks on Speed, Miss Kittin, Dj Hell, Fischerspooner edo Peaches taldeekin batera. Mundu osoan ezagunak egin ziren Chanelen desfileetan zuzenean jotzean, Karl Lagerfeldekin zuten adiskidetasunari esker. 'Designers against aids' kanpainan parte hartu berri dute, eta 2005eko 'Gran Prix' azken diskoa argitaratu zutenetik gure herrialdetik egin duten bigarren urratsa baino ez da.