Londresen gaude, 70eko hamarkadako punk mugimenduaren sorlekuan. King 's Road-era joan gara, bertan hasi baitzen zehazki punk kultura. Hiri-jatorriko gizarte-mugimendu horren gune nagusia izan zen. Zer gertatu zen jende hartaz? Zer geratzen da mundu osoan ezaguna den mugimendu iraultzaile hartatik? Mobida hurbiletik bizi izan zutenetako batzuk eta haien oroitzapenetatik bizi diren beste batzuk elkarrizketatu genituen.