Craft Night (arte-gauak) astelehenetan izaten dira Londresko Notting Hill Arts Club-en, eta inguruko british arty eta sofisticated-enak hurbiltzen dira bertara. Orain arte gauez irtetea lagunekin taberna/klub batera joatera mugatzen bazen, kontzeptua erabat aldatzen da Craft Night delakoarekin.
Bakoitzak bere artelana sortzen duen gaua. Eskulan tailer moduko bat kopa eta kopa artean. Bitartean, zuzeneko emanaldiak, olerki-komedia, musika-bandak eta proiekzioak barne.