Emaitzak: 0
| |

Comète | 5 - Ravensbrück / Mauthausen

‘Comète, ihesbide sarea’ erakusketaren ikus-entzunezkoa, 1941 eta 1944 bitartean Europan lan egin zuen II. Mundu Gerran iheslariak ebakuatzeko sare klandestinoari buruzkoa. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak hartu eta Gibraltarrera eraman zituen, Bidasoa edo Pirinioak zeharkatu ondoren. Kalkuluen arabera, Comètek 800 iheslari inguru hartzea edo aberriratzea lortu zuen, eta 3.000 zibil baino gehiagoren laguntza izan zuen; horietatik 700 inguru atxilotu zituzten, eta 290 inguru fusilatu edo deportazioan hil.

‘Comète, ihesbide sarea’ filmak balentria horren protagonista talde baten bizipenak kontatzen ditu, batez ere adin nagusitasunera iristen ez ziren eta Gestapo kolokan jartzea lortu zuten emakumeenak. Motibazioek, arriskuek, beldurrak, ziurgabetasunak... gatazka belikoko egoeretan gizarte zibilak duen zereginari buruz hausnartzeko aukera ematen digute.

‘Comète, ihesbide sarea’ ikus-entzunezko erakusketa da, eta sareko 8 geltoki nagusietan gelditzen da: Londres - Brusela - Paris - Bordele/Baiona - Donibane Lohizune - Bidasoa/Pirinioak - Donostia eta Ravensbrück/Mauthausen.

  • ProiektuaComète, ihesbide sarea
  • Urte2015
  • BezeroaSan Telmo Museoa, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea, Fundación DSS2016
  • TaldeAsun Lasarte, Carlos Rodríguez, Moztu Filmak, Miren Juaristi, Juan Carlos Jiménez de Aberasturi, Itziar Iraola, Naiara Olaya, Diana Gorostidi, Ana Sistiaga, Estudio Lanzagorta, Luis Hernández Cámara, Hamaikaweb, Druck, Joserra Díaz de Cerio, Ana Piquín, Allan Owen, María Eugenia Villar, Jon Aizpuru
  • KlaseaBide-instalazioa
  • KategoriaErakusketak
  • + Infohttps://www.morgancrea.net/eu/comete.html
  • ID20231214005