‘Comète, ihesbide sarea’ erakusketan erabilitako elkarrizketa, 1941 eta 1944 bitartean Europan jardun zuen II. Mundu Gerran iheslariak ebakuatzeko sare klandestinoari buruzkoa. Naziek okupatutako Europan eraitsitako hegazkinlari aliatuak jaso eta Gibraltarrera eraman zituen, euskal 'muga' Bidasoatik edo Pirinioetatik zeharkatu ondoren.
Elkarrizketa Moztu Filmak taldearen ‘Azken bidaia/The Last Passage/El último paso’ (2011) dokumentalerako grabatu zen, Enara Goikoetxeak eta Iurre Telleriak zuzenduta.