Koen Vanmechelen artistaren “Limina. Cosmopolitan Chicken Project 30” erakusketa dela eta, Chillida Lekuk bere hirugarren Education Lab kaleratu du, artea, hezkuntza eta gizarte-ekintza uztartzen dituen elkarlaneko ikaskuntzarako gunea. Edizio honetan UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko eta École Supérieure d "Art Pays Basqueko (Baiona) ikasleek parte hartu dute, baita Nafarroako Etorkizun Berriko Elkartekoek ere. Azken horiek egoera ahulean dauden gazteekin lan egiten dute, eta, beraz, kulturara iristeko aukera gutxiago dituzte.
Proiektua AECT Akitania-Euskadi Nafarroa Euroeskualde Berriaren laguntzari esker egin da, eta lurraldeko hainbat kultura-testuingurutako gazteen arteko mugikortasuna eta elkarrizketa sustatzen ditu.