Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren erakusketa nagusiaren aurkezpen-bideoa. Erakusketa horrek ibilbide zabala eskaintzen du artean bakea irudikatzeko moduetan, bakea, itunak eta akordioak, desmilitarizazioa, gerrarik eza eta indarkeriarik eza aipatuz.
Erakusketa nagusia San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu zen. Aldi berean, 8 azterketa-kasu aurkeztu ziren, Espainiako eta Frantziako museoetan banatuta.