ACTS 2023ren aurkezpen bideoa, 2020tik 2022ra Tabakalerak Artearen, Zientziaren, Teknologiaren eta Gizartearen esparruan egindako ibilbidea islatzen duena.
Tabakalera CIRCEk (Creative Impact Research Centre) hautatu du, Europako kultura- eta sormen-industriei laguntzeko Alemaniako gobernuaren proiektu bat, artisten eta kulturaz kanpoko erakundeen arteko lankidetza-metodologia bat proposatzen duten lau proiektu antolatzeko, praktika artistikoaren bidez.
Europako beste lau zentro aukeratu ditu CIRCEk Tabakalerarekin batera: Berlingo Unibertsitatea-Institut, Londresko Cityko Unibertsitatea, Tallíngo Garage48 eta Zuricheko Centre for Creative Economies (ZCCE).
# MediaLab, BCBL, DiPC, Basque Culinary Center, Tekniker, Holobot Social Garden, VR Kommand, Dream Painter, Varvara & Mar, Clouds of Pollen, Monika Seyfried, Cyrus Clarke, Steen Rasmussen, Supraspectives, Quadrature.